EHUko Komunikazio Fakultatearen lau ikaslek klasean egindako harreman publiko planak argitaratu dituzte. Zein zen bere ariketa? 6.000 euroko aurrekontuarekin eta langile baten lanaldi erdiarekin, bere helburua balizko jatetxe berri baten komunikazio plana garatzea zen. Web orri honetan lau EHUko ikasle ohien proposamenak irakur daitezke.
Ariketaren zati garrantsitsua zen proposamen originala eta deigarria bilatzea bere komunikazio planen arrakasta bermatzeko. Helburu hori buruan, edozein jatetxe mota aukera dezaketeen ikasleek. Honako hauek izan dira proposamenak:
- Kirolarientzako jatetxe bat Donostian (Enara Novillo)
- Publiko homosexualarentzat zuzenduriko jatetxea Bilbon (Luis Brazo)
- Jatetxe moderno Bilbo Zaharrean (Janire Mendizabal)
- Jatetxe makrobiotikoa Bilbon (Lorea Arburua)
Ikasleek edozein komunikazio tresna (ohiko publizitatea, interneten bidezko komunikazioa, gertaerak, etabar) erabiltzeko aukera eduki zuten. Hala ere, aurrekontu mugatuak ohiko publiziatearen bidea ez hartzea aholkatu zuen. Hori dela eta, proposamen gehienak harreman publikoetan oinarrituta daude.
Jatetxe bat irekitzear zaude? Ba eman begirada bat. Ideia interesgarriak aurki ditzakezu.




2 comentarios ↓
Ba zorionak ikasleei Sergio. Dokumentazio aldetik lan txukuna egin dute eta hori eskertzekoa da. Gustuko izan dut gainbegiradatxo bat bota ahal izatea.
Zu zeuk eman ahal dizkiezu zorionak. Bere emailak weborrian daude…
Dejar un comentario