blog marketing publicidad comunicacion

Euskal iPod-a heldu da!

Euskal iPodHemendik pasatzen zaretenok dakizuenez, Euskal Herriko Unibertsitatean Publizitate Sormen eta Harreman Publikoen klaseak ematen ari naiz. Gure azken proiektua Euskal iPod izena dauka. Hau da, Apple-en iPod ospetsuaren irudizko edizio mugatua Euskal Herriarentzat. Hemen daukazue nire ikasleei emandako briefina.

Helburua? iPod-aren irudizko “euskal” edizio berezi hau xede-taldeari eragargarria egiteko. Emaitzak? Zuek ikusi. Euskal iPod-aren webgunean argitaratu ditugu publizitate lan gehienak.

Baina… ba ote al da Euskal iPoda? Euskal iPod webgunearen blogean hitz egin dugu honi buruz.

Parte hartu nahi duzue? Ekoiztu zure iragarkiak eta Flickr-era edo YouTube-ra igo. Euskalipod-aren webgunean argitaratuko ditugu. Animatu!

Agregar 'Euskal iPod-a heldu da!' a Mister Wong Añadir a Del.icio.us

2 comentarios ↓

#1 Asier Pérez escribió esto el 17 de Mayo de 2007 a las 10:04 h.

Bikaina, zoragarria!!!!!

Harrituta geratu naiz ordubetez zuen lanak ikusten. Maila altua erakutsi duzue bai ideien alorrean baita hauek islatzeko egin dituzuen lan ezberdinetan ( spotak, grafika…).

Ez dakit nik Euskal Herriko Unibertsitatearen historian hau bezalako ekimena indarrean jarri den inoiz, ez dut uste. Txalogarria da beraz!

Nota altua ikasle guztientzat eta irakasleari…nire mirespen guztia!!

Segi horrela !!

#2 Daniel Velázquez escribió esto el 18 de Mayo de 2007 a las 13:51 h.

Muy bueno Sergio, más profesores como tú hacen falta!!!

De verdad, mi enhorabuena y reconocimiento por tu implicación con tus alumnos.

Dejar un comentario